
Welcome to my site!

This is the place were my GRAL project will be reported

I'm a description. Click to edit me

Welcome to my site!
JUST ENGLISH
1.GAIA: SEI HAMABI URTE BITARTEKO HAURREN GARAPEN PSIKOEBOLUTIBOA

8.GAIA
GAIAREN ESKEMA
Justifikazioa
SARRERA
Heziketa eraginkorra izan dadin, beharrezkoa da irakasleak ezaugarri psikoebolutiboen ezagutza izatea. Garapen kognitiboa aztertzerakoan garbi ikusten da pentsamnetu konkretuaren jabetzearekin, haurrak errealitatea interpretatu eta ulertzeko garaian konplexutasun eta objetibotasunean oinarritutako urratsak ematen ditu. Garapen motoreari dagokionez, azpimarratzekoa da aldaketa fisiko eta motore esanguratsuak. Garapen afektiboak lasaitasuna du ezaugarritzat, haurrak bere berdinekoekin ezartzen dituen erlazioak dira aipagarri.
1.-HAURTZAROAREN GARAPEN PSIKOEBOLUTIBOAREN OINARRIZKO EZAUGARRIAK
Garapen psikoebolutiboak erreferentzia egiten dio, haurrek adinarekin batera izaten dituzten psikologi aldaketei. Garapen prozesu hau bideratua dago, arlo sozial eta kulturalengandik. Bideraketa honek haurrak dituzten gaitasunak estimulatu eta bultzatzera joko dute.
Ezaugarri psikoebolutiboen ezagutza behaketaren bidez egingo da eta horrela jakingo da:
Garapenaren zein momentutan dagoen haurra.
Zein oinarrizko behar dituen.
Etimulazio egoki baten bitartez garapena optimizatu.
Arazo edo atzerapenak detektatu.
Sarreran esandako moduan, garapen psikoebolutiboak haurrak adinan izandako aldaketa psikologikoak kontutan izaten ditu. Haurra geroz eta gazteago izan, zuzenago betetzen da adin kronologiko eta aldaketa psikologikoa. Haurra hazten doan heinean aldiz, ingurugiroak eragin handiago izaten du haurrarengan.
Garapenaren psikologian oinarrituz, garapena, heltze eta ikaskuntza kontzeptuak erlazio zuzena dute beraien artean.
-
: gizakiaren bizitzan ematen diren aldaketen multzoa da.
-
: hazkuntzarekin lotura zuzena du, pertsonen eboluzioaren aspektu biologiko eta fisikoekin.
-
: ikaskuntzaren bitartez gizakia eta ingurunearen arteko elkarrekintza ematen da portaeraren aldaketa iraunkor bat emanez. Ikaskuntzaren bitartez, bizi garen gizarte eta kulturaren ezagutza berriak, balore eta gaitasunak barneratuko dira.
Garapenaren ezaugarriak
Aldaketa ordenatuen jarraipen bat da.
Integratiboa da, hau da, aldaketa batzuk beste batzuen menpe daude,Adb: bakarrik jateko, nahitaezkoa da aurrez tresnak erabiltzen jakitea, eserita egoten jakitea, begi-esku koordinazioa izatea, …
Inguruneko faktore eta faktore hereditarioen eraginpean dago.
Garapena heltze eta ikaskuntzaren menpe dago.
Gizaki bakoitzak berezko ezaugarri eta garapenaren erritmo propioa du, beraz, esan daiteke haurren artean desberdintasunak daudela.
Garapenean aurrera doan heinean, gaitasunen aniztasuna handiagoa da ( hitzegiten, kontatzen, gehitzen, besteekin erlazionatzen, … ikasiz doa)
Garapenean eragina duten faktoreak
Kanpoko eragileak: elikadura; gizartean dauden ohiturak(higiene arauak); familia; gaitasun bat behin eta berriro lantzeak (entrenamendu edo praktikak)zehaztasuna lortzen du; imitazio bitarteko ikaskuntza (esfortzu gutxiago suposatzen du).
Barneko eragileak: karga hereditarioak, sistema nerbiosoaren heltzeak eta jaiotzetiko gaitasunek( pertzepzio bisuala) eragiten dute.
Motibazioa.
Haurraren garapen psikoebolutiboaren teoria aipagarrienak:
Garapenari buruz, bi teoria nagusitzen dira. Jaiotzetikako edo genetikako teoria: hauek diotenez, heltze eta gizakiaren eboluzioa kode genetikoetan oinarritzen da, kanpo ingurunearen ekintzak alde batera utziz. Ingurugiroko teoria edo teoria soziokulturala: inguruneko ekintzak eragina dute gizakiaren garapenean.
Hezkuntza eta psikologiaren alorrean, konstruktibismoaren teoria nagusitzen da. Konstruktibismoak, subjektua bere ezagutza eta egitura kognitiboen eraikitzaile aktiboa dela planteatzen du, ikaskuntza eraikitze prozesuaren emaitza izanik.
Piaget ( konstruktibismo kognitiboa)
Bere ustetan, garapenean, heldutasun biologikoak, ikaskuntzak eta ingurunearekiko elkarrekintzak eragina dute. Haurra ingurunearekin harremanetan jartzen denean, asimilazioa( esperientzia berriak barneratu) eta akomodazioa( aurretik dituen eskemak aldatu esperientzia berriak barneratzeko) ematen da. Bi prozesu osagarri hauen ondorioz inteligentzia sortzen da.
Vigotsky (Konstruktibismo soziala) hau planteatzen du:
Inguruneko elkarrekintza garapenaren motorea da.
Ikaskuntza garapenaren faktore garrantzitsua da.
Haurra gai da ekintzak berak bakarrik burutzeko(garapen aktuala)
Haurrak laguntzarekin burutzen ditu ekintzak(garapen potentziala)
Garapen kognitiboa, haurraren eta ingurunearen arteko erlazioaren produktua da eta hizkuntzaren bidez gertatzen da.
2.-6-12 URTE BITARTEKOEN ASPEKTU KOGNITIBO, MOTRIZAK, AFEKTIBO ETA SOZIALAK
Garapen kognitiboaren etapak:
Sensoriomotor estadioa: 0-2 urte bitartekoa
Preoperazional estadioa: 2-6/7 urte bitartekoa
Eragiketa konkretuen estadioa: 6/7-11/12 urte bitartekoa.
Egozentrismoa gainditzen da eta logika eta itzulgarritasuna agertzen dira.
Zenbait ariketen emaitzak aurrikusteko gaitasuna du.
Hipotesiak formulatzeko gai da,
Heldu baten laguntzarekin ondorio sinpleak atera ditzake.
Zenbait aspektu agertzen direneko egoerak zailtasunez maneiatzen ditu.
Azalpen subjetiboak desagertuz doaz eta animismoa baztertzen du.
Piaget-ek eragiketa kognitibo logikoak hirutan banatzen ditu:
Kontserbazioa: bi objektuen erlazio kuantitatiboen ulermena suposatzen du.
Klaseak: objektuak dituen antzekotasun eta ezberdintasunen arabera ezagutzean oinarritzen da.
Erlazioak: objektuak beraien artean dituzten desberdintsunen arabera elkartzea da.
Operazio formalen estadioa: 12 urtetik gora.
Garapen morala (aztertzaile nagusienak Kohlberg eta Piaget)
Kohlberg-ek, garapen moralaren etapak, gizakien gaitasun intelektualen bidez zehazten ditu, garapen morala aurreko faseetako kontzeptu moralen gainean eraikitzen dela mantentzen du eta sekuentzia fijoa da nahiz eta azken maila ingurune kulturalen arabera aldatu.
3 maila bereizten ditu:
I maila: aurrekonbentzional morala
II maila: konbentzional morala
III maila: postkonbentzional morala
Autore asko ados daude, haurraren garapenean, moral heteronomo (besteengan dependiente izatea) batetik moral autonomora (independiente) pasatzen dela.
Garapen kognitiboaren ezaugarriak mailaka
1. eta 2.mailak (6-8 urte)
Logika konkreturako heldutasun graduala (norbere bizitzako bizipenak modu ordenatuan adierazteko aukera )
Pentsamendu intuitibo eta konkretua ( arrazoitzeko zailtasunak ditu)
Aztertzeko eta laburtzeko zailtasunak
Pentsamendu magikoaren zenbait ezaugarrien iraunkortasuna
3. eta 4. mailak (8-10 urte)
Pentsamentu logiko-konkretuaren finkatzea (bere esperientzia propioaren bizipenak adierazten ditu sekuentziatan ordenatuta)
Azterketa eta laburpenak egiterakoan aurrerapen esanguratsuak
Datuen ezagutza eta rezeptibitatea(harmena) handitzeko interesa
Animismoaren gainditzea
Hizkuntzaren garapenean aurrerakuntzak ematen dira
5. eta 6. mailak (10-12 urte)
Aurreko zikloko lorpenen finkatzea
Logika konkretuaren sistematizazioak modu seguru, erraz eta eraginkorrean lan egiten laguntzen du
Azterketa eta laburpenen gaitasunen garapenak
Aspektu motrizaren etapak
Paul Osterrieth-ek lehen hezkuntzan honako estadio hauek ezartzen ditu:
-
Estadioa: 0-15 hilabete
-
Estadioa: 1-3 urte
-
Estadioa: 3-6 urte
-
Estadioa: 6-9 urte. Naturaltasun motorea desagertzen da.
-
Estadioa: 9-12 urte. Psikomotrizitate larria eta xehearen kontrol handia. Gorputz
eskema formatua.
Etapa honetan zehar gorputzaren hazkuntza normal eta konstantea ematen da, aspektu motrizean aurrerapenak emanez.
Motrizitate xeheak aurrerapen esanguratsu bat ematen du, batez ere, begi-esku koordinazioan.
Garapen motrizaren ezaugarriak mailaka
1. eta 2. mailak (6-8 urte)
Gorputzaren eskema finkatzen dute: tonua, erlaxazioa eta arnasketa.
Jarrera, oreka eta koordinazioa kontrolatzen dituzte.
(Mugimenezko oinarrizko jokabideak)
Jokabide neuromotoreak finkatzen dituzte: lateralitatea, paratonia eta
Sintzinesiak
Jokabide pertzeptomotoreak finkatzen dituzte: espazioaren egituraketa, denboraren egitura eta erritmoa.
Psikomotrizitate larria eta xehea hobetzen dituzte.
Aldagai hauek funtsezkoak diraikaskuntza eraginkorra izan dadin irakurketa eta idazketan ezinbestekoa den heldutasuna finkatzeko.
3. eta 4. mailak (8-10 urte)
Gorputzaren eskema ezagutu eta menperatzen dute.
Mugimenezko oinarrizko jokabideak ezagutu eta menperatzen dituzte.
Jokabide neuromotore eta pertzeptomotoreak ezagutu eta menperatzen dituzte.
Psikomotrizitate larria eta xehea ezagutu eta menpertzen dituzte.
Psikomotrizitatea menperatzeak, hizkera bakoitzaren (batez ere idatzizkoarena) ulerkuntza eta adierazpena hobetuko du.
5. eta 6. mailak (10-12 urte)
Motrizitate larria eta xehea espazioan eta denboran ezagutzeko eta menperatzeko heldutasun handiagoa dute.
Psikomotrizitate larria eta xehea espazioan eta denboran ezagutzeko eta menperatzeko heldutasun handiagoa dute.
Aurrerapen horiek norberaren mugimen-, psikomotrizitate-, adierazpen- eta jolas-ahalbideak aztertzeko eta horietaz jabetzeko aukera ematen dute. Finean, apurka-apurka euren gorputzaz ohartu eta ondo zaintzeko eta harmoniaz garatzeko egin beharrekoak hartuko dituzte kontuan.
Adin honetako haurretan familiak eta etxeak bizitzako parte handi bat bete, ikastetxea, lagunak, … ere beren lakua hartzen ari dira. Gizartean integratzen ari den gizaki bihurtu da eta interesa agertzen du horretarako.
Garapen sozio-afektiboaren etapak: (Reymond Rivier-en arabera)
-
Etapa: bakarkako ariketak
-
Etapa: jolas paraleloa
-
Etapa: elkartze jolasak
-
Etapa: lankidetza fasea. 6-7 urte, banakako baieztapena, lankidetza eta jolasen arauen onarpena ditu ezaugarritzat.
-
Etapa: 8 urte, familiarengandik desbinkulatzen urruntzen hasten da.
-
Etapa: sexu bereko taldeetan sartzen hasten da.
Garapen afektiboaren ezaugarriak mailaka
1. eta 2. mailak (6-8)
Emozioen kontrola (pizgarria/arrazoia) hobetu eta sentimenduak garatu egiten dituzte.
Oraindik ere, erreferente esanguratsuenekiko (guraso, irakasle eta abarrekiko) menpetasuna dute.
3. eta 4. mailak (8-10)
Emozioen kontrola egonkortu eta sentimenduak finkatu eta hobetu egiten dituzte.
Erreferente esanguratsuenekiko independentzia hasten da, autonomiarantz.
5. eta 6. mailak (10-12)
Nolabaiteko heldutasuna hartzen dute, emozioen kontrolari eta sentimenduei dagokienez.
Erreferente esanguratsuenekiko independentzia burutu eta, zikloaren amaieran, benetako autonomia hasten dute.
Garapen sozialaren ezaugarriak mailaka
1. eta 2. mailak (6-8)
Pertsonen ezagutza (besteen ezaugarriekiko interesa) eta harremanak (ni komunitarioa = lagunak) sakonagoak egiten dira.
Arrazoibide eta portaera moral dibertsifikatuak agertzen dituzte.
Sozializazio-prozesua finkatu eta zabaldu egiten dute: harremanak dituzte besteekin, arauak bete egiten dituzte; hitz egin, entzun eta parte hartzen dute.
Jokabide autonomo batzuk hasten dira, heteronomiaren barruan, betiere.
Jolasaren bidez, anomiatik heteronomiara eta autonomiara igarotzen dira.
3. eta 4. mailak (8-10)
Lankidetza eta parte-hartzearekiko interesa erakusten dute.
Besteen ikuspuntua onartzeko gaitasuna garatzen dute (egozentrismoa murriztu egiten da).
Interes komunak aurkitzen dituzte, eta besteekiko harremanak sakondu, arauak bete eta besteekin batera hartzen dituzte erabakiak.
Gero eta autonomia handiagoa bereganatzen dute, pixkana-pixkanaka.
Familiarteko esparrutik kanpoko beste giro sozial batzuetan integratzen dira, apurka-apurka.
Berdinkideen taldeak garrantzi handia hartzen du umeentzat.
5. eta 6. mailak (10-12)
Berdinkideen arteko elkarrekintza eta taldeko elkarbizitza areagotu egiten da: lagunduz, parte hartuz eta laguntasunezko lotura eta iritzien sistemak berenganatu eta jarrera positiboak garatzen dituzte.
Berdinkideen taldeak goreneko garrantzia hartzen du.
Orokorrean, heteronomiaren aldia amaitu egiten da, autonomia pertsonala eta soziala hasteko eta eraikitzeko funtsezkoak diren berdinkide taldearen laguntza ordainezinari eta jolasari esker.
3.-HEZKUNTZA ETA IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESUAREN GARAPENARAEN INPLIKAZIOAK
3.1.- GOGOETA OROKORRAK ETA ERREFERENTZI LEGISLATIBOAK
3.2.- EZAUGARRI PSIKOEBOLUTIBOETATIK ERATORRITAKO PRINTZIPIO METODOLOGIKOAK
-
Autokontzeptu eta autoestimaren sustatzea: haurrak gauzak egiten ikasteaz gain, bere gaitasunekiko seguru eta konfiantzaz sentitzen ikasten dute.
-
Ikaskuntza ekintza konpartitu modura sortua: honek haurrari bere ingurunea progresiboki ezagutzeko aukera ematen dio.
-
Ikaskuntza esanguratsua eta globalizatua: haurrari erakusten/esplikatzen zaiona eta dakiena edo bizi duenaren artean erlazioak sortu nahi dira. Ikaskuntza berriak aurrez dituzten ezagutza eta esperientziekin lotzean, globalizatu eta gaitasun berriak garatzen dituzte.
-
Aniztasunari arreta: ekintzak planteatzeko garaian haurren arteko desberdintasunak kontuan hartzea komeni da.
-
Ekintza ludikoaren garrantzia: ikasketa esanguratsua bihurtzen da jolasaren bidez. Jolasak garapen hurbileko zona sortzen du.
-
Ikuspegi globalizatuan oinarrituz edukinak antolatzea.
-
Irakasleak ikaskuntza esanguratsuak eraikitzen lagunzten du gidari eta bitartekari modura jokatuz.
3.3.-HEZKUNTZA PROZESUAREN INPLIKAZIOAK
-
Operazio konkretuen etapan, garapena ekintzen menpe dago. Ekintzek garapen kognitiboa sortzen dute. Haurrak ikasteko ekintza egokiak burutu behar dituzte
-
Hezitzaileek etapa bakoitzeko ezaugarriak garatu behar dituzte eta hurrengo etaparako transizioa edo iragatea prestatu.
-
Irakasleak bere ikasleen aurre-ezagutzak ezagutu behar ditu.
-
Garapen hurbileko zonari dagokionez, haurraren gaitasunen gainetik dauden egoerak plantaeatu behar zaizkio. Horretarako irakaslea haurraren garapen mailatik abiatuko da. Garapen hurbileko zonaren bitartez motibazio intrintsekoa lortzen da.
-
Ikaskuntzak badu beste osagai interpertsonal bat, berdinen arteko eztabaidetan sortzen dena. Irakasleak kritikoa izan behar du eta taldeko eztabaidetan arau egokiak jarri.
-
Ikasleei arazo bat planteatu beraiek ebazteko. Emaitzak eztabaidatuko dituzte. Arazoak dituzte garapen hurbileko zonan eta ebazteko prozesu berri bat sortzen da, irakaskuntza-ikaskuntza aktiboa deritzana.
-
Lehen Hezkunzta zenbait gaitasun bereganatzen dituzte, kontatzea, antolatzea, hitzak deszifratzea, eraikitzea, manipulatzea, …Hauek garapen kognitiboa indartzen dute.
-
Aktibitate eta jolas ugari ikasten dute, igeriketa, bizikletan ibiltzea, … Etapa honetan haurrengan lorpenaren motibazioa islatzen da.
3.4.- IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESUAREN INPLIKAZIOAK
ASPEKTU KOGNITIBOAK
Haurrak lortu duten pentsamendu konkretuak aukera ematen du:
-
Etapako berezko operazio konkretuak garatzeko ekintza eta edukin curricularren bidez.
-
Ikaskuntza estrategiak, eginkizunen antolaketa eta problemen ebazpena lantzeko.
-
Ikasketa ohiturak sustatzeko.
HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIOAREN ASPEKTUAK
-
Hizkuntza eta komunikazioaren garapenaren ikuspegitik, kontuan izan:
-
Ikaskuntza egoera ezberdin eta errekurtsoetan aberatsak direnak aurkeztu.
-
Ikaskuntzaren zenbait metodo erabiliz hizkuntza idatzia erraztu.
-
Beste zenbait komunikazio bideen erabilera eta gozamena sustatu.
-
Beste hizkuntza bat erabili, bere kultura eta ohiturak ezagutuz.
-
Ahozko eta idatzizko hizkuntza barneratzea dauden zailtasunak aurreikusi.
-
Arlo eta ekintza bakoitzean dagokion hizkuntza erabili, edukin curricularren ikaskuntza erraztuz.
ASPEKTU SOZIAL ETA AFEKTIBOAK
Edukiak barneratzeko prozesuan eskolak eragin handia du, baita sozializazio eta indibidualizazio
prozesuan ere.
Bere adinekoekin, zaharragoekin, … sortzen diren erlazio afektiboak.
Inguruneko egoeratan parte hartzeko gaitasuna.
Komunikazio konpetentziarekin eta gaitasun sozialekin zerikusia duten trebetasunak barneratzea.
Sexu bakoitzari dagozkion rol eta portaera egokiak betetzen erakusten da eskolan.
Norberaren identitatea eta autokontzeptua formatuz doaz.
Ikaskuntza garatu lan kooperatiboa erabiliz, egozentrismoa gaindituz eta besteen iritziak baloratuz.
Elkarbizitzako arauak ezrri gelan betetzeko konpromezuarekin.
Irakasleak garbi izan behar du ikasleekiko duen jarreran eragina izango duela bere baloraketa eta bere imagena eraikitzeko garaian. (Pigmalion efektua).
ASPEKTU MOTRIZAK
Garapen motoreari dagokionez, eskolak honetan egingo du lan:
-
Autonomia motrizaren sustapena.
-
Lateralitatearen finkatzea, irakurketa-idazketa arazoak ekiditzeko, orientazioan, espazioan,…
-
Abiadura, erritmoa, tonuaren… kontrola.
-
Kirola egitea garapen personal eta sozialerako.
-
Disziplina, lan ohiturak, esfortzua, ardura.
-
Taldean lan egiteko gaitasuna eta ekimenik duen.
-
Emandako egoera edo emaitzari aukerak emateko gaitasunik duen.
-
Lan taldean gozatzea.
-
Norbere gorputzaren funtzionamendu eta aldaketak ezagutzea, norbera onartu eta autoestima positiboa finkatu.
-
Zaintza ohiturak, osasuna eta gorputz higienea erraztu.
-
Osasuna mindu dezakeen edozein jarrera baztertu.
-
Arauak ontzat hartu.
-
Ikasleak dituen mugitzeko, adierazteko eta jolasteko baliabideen kontzientzia hartzea.